Esther Ferrerrek Parisen jaso zuen Urrezko Danborra, Goiaren eskutik
Esther Ferrer artista donostiarrak (1937) jaso zuen aurtengo Urrezko Danborra, baina ez zen Donostiara etorri, “osasun egoera zela eta”. Horren ordez, Goia Parisera joan zen urtarrilaren 16an, Ferrerri saria aurrez aurre emateko. Horrek eztabaida sortu zuen oposizioan, izan ere, gainerako alderdi politikoek salatu zuten Goiak “informazioa ezkutatu” ziela, eta hedabideen bidez jakin zutela Urrezko Danborra Parisera pertsonalki eramateko erabakia.