Harkaitz Millanen atxiloketa eta dimisioa

Harkaitz Millan Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria, Kirol eta Lankidetza diputatuak dimisioa eman zuen azaroaren bukaeran. Izan ere, Parte Zaharreko Salamanca pasealekuko Be Club tabernan emakume bat molestatu zuen, harik eta tabernako langileek tabernatik kanporatu, eta Ertzaintzari deitu zioten arte. Polizia bertaratutakoan, diputatu ohia ez zen lasaitu, eta haien aurka oldartu zen. Hori dela eta, atxilotu eta komisariara eraman zuten.