Herri danborradak alaitu zituen Antiguako kaleak
Antiguako Sansebastianak ez ospatzea erabaki zuen auzoko jai batzordeak, pandemiaren ondorioz jarri zituzten neurriak aztertu ostean. Hala ere, urtarrilaren 20an, herri danborrada irekiak kaleak alaitzera irtetea erabaki zuen. Antiguako elizaren aurrean hainbat bizilagun elkartzen hasi ziren eguerdian eta, pixkanaka, festa pizten hasi zen. Txaranga txiki batekin batera auzoko kaleetan aritu ziren danbor hotsak eta festa giroa zabaltzen.