Mikel Albisuri babesa adierazi diote 126 idazlek eta editorek

Espainiako Auzitegi Nazionalak abenduan auzipetu zuen Mikel Albisu preso ohi eta idazle donostiarra, Gregorio Ordoñezen hilketaren harira. Hori dela eta, Euskal Herriko 126 idazlek eta editorek babesa adierazi zioten urtarrilean, Eman bakea adierazpenarekin. Bulebarrean egin zuten agerraldian, besteak beste, Garazi Arrulak, Joseba Sarrionandiak, Josu Landak eta Jule Goikoetxeak hartu zuten parte. Albisuk urrian deklaratu zuen, eta estatutik ateratzeko debekua ezarri zioten.