Mikel Zabalza biktima moduan aitortu du Eusko Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzak otsailean aitortu zuen Mikel Zabalza orbaizetarra eta Altzako bizilaguna poliziaren gehiegikerien biktima izan zela 1985ean, Guardia Zibilak atxilotu ondoren hil zelako. Atxiloketak “izaera bortitza” izan zuela eta torturatu ostean desagerrarazi zutela ondorioztatu zuen. 135.000 euroko kalte ordaina eman zion familiari. Ordea, estatuare aitortza falta da oraindik, eta horregatik, Mikel Zabalza Herri Ekimenak Denis Itxaso Espainiako Gobernuaren ordezkariari eskatu zion argitu dezala zer jarrera duen Zabalzaren kasuaren inguruan.