Reala Logroñesen kontra ariko da kopako final hamaseirenetan
Reala B-ren eta Logroñesen arteko partida; irudian lehen taldearekin ari diren Navarro eta Pacheco txuri-urdinak daude. Gaur egin dute Espainiako Kopako hirugarren kanporaketaren zozketa. Realak Logroñesen kontra jokatuko du final hamaseirenetan, partida bakarrera. Urtarrilaren 4an izango da norgehiagoka Las Gaunas futbol zelaian, 19:00etan.
Orain arteko bi kanporaketak erraz gainditu dituzte txuri-urdinek. Lehenik, Cazalegas hartu zuten mendean (1-4), eta, bigarrenik, Coria (0-5).


