Mattinen azken komikia doan deskarga daiteke
Iñaki Martiarena Mattin komikigile donostiarrak Aska komikia argitaratu du Udalbiltzaren Geuretik sortuak programaren baitan. Nafarroako Araitz-Betelu-Larraun eskualdean egon ondoren, uraren eta hark herriotan izan duen garrantziaren inguruko da lana: ibaiak, latsagiak, iturriak eta bainuetxeak.
Hemen azaldu zuen iaz egindako egonaldia:
Azken hiru urteetan Udalbiltzak Geuretik sortuak programa martxan izan du, non zenbait kulturgilek egonaldiak egin dituzten Euskal Herriko zenbait herritan, haietan girotutako film, antzezlan edo liburuak egiteko euskaraz… eta baita komiki bat ere!