Urgullera sartzeko ateak motorizatu egingo ditu udalak
Tokiko Gobernu Batzarrak gaur onartu du Urgull mendiko sarbideetako ateak irekitzeko eta ixteko urruneko kontrolaren segurtasun proiektua. Vecs Ingeniería, Servicios y Aplicaciones Eléctricas S.L. enpresak idatzi du proiektua. Aurrekontua 117.483 eurokoa da, eta exekuzio epea zortzi hilabetekoa.
Gaur egun, Urgull mendira sartzeko ateak ez daude ez monitorizatuta ez motorizatua, eta Udaltzaingoa behartuta dago bertara joatera, irekitzeko, ixteko, eta norbait barruan gelditu bada bertatik kanporatu edo behar izatekotan, ateratzen laguntzeko. Bost sarbide ateak motorizatzeko sistema bat ezarriz, urruneko kontrol bidez manipulatu ahal izango dira