Udalak desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako bi plaza aterako ditu lehenengo aldiz
Bi lanpostu deituko dira hautaketa-prozesu egokitu berritzaile baten bidez eskatzaileek erraztasun handiagoa izan dezaten
Desgaitasun intelektuala duten pertsonak plantillan integratzearen aldeko apustua egin asmoz, Donostiako Udalak bi langileentzako plaza deialdia egingo du, bereziki kolektibo horrentzat. Txanda irekiaren bidez deituko dira, baldintzak betetzen dituzten pertsona guztiei irekita. Era berean, lan poltsa bat sortuko da plaza atera ez, baina ariketak gainditzen dituztenekin.
Gai-zerrendak eta dokumentazio egokitua
Era berean, Udalak lehen aldiz egokitu du beharrezko dokumentazioa, parte hartzen duten pertsonek errazago izan dezaten oposizioa prestatzeko aukera.
Deialdia prestatzeko ezinbesteko materiala esteka honetan dago eskuragarri.
Eskabideak aurkeztea
Prozesuan parte hartzeko ez da titulaziorik eskatzen, baina ezinbestekoa da %33ko desgaitasun-maila edo handiagoa aitortuta izatea desgaitasun intelektualagatik, modu esklusiboan edo prebalentean.
Oraindik ez dago zabalik eskabideak aurkezteko eta deialdian izena emateko epea, baina ireki bezain laster Udalaren webguneko Lan eskaintzak atalean argitaratuko da.