Salbuespen legediarekin amaitzeko eskatu du Sarek
Manifestazioa egin dute gaur ehunka lagunek, Martuteneko espetxetik abiatuta, euskal presoen eskubideen alde. Sarek, urtero legez, abenduaren 31n antolatzen duen manifestazioan “salbuespen legedia bertan behera geratzea” eskatu dute.
Aurten, euskal presoen dispertsioa “ia amaituta” dagoela-eta, pozez agertu dira Sareko ordezkariak. Edonola ere, gradu progresioan atzera pausoak eman izana salatu dute. Besteak beste, hirugarren gradua kentzearen ondorioz, hainbat euskal herritarrek kartzelara itzuli behar izan dutela salatu dute.
Gauzka horrela, lanean jarraitzeko deia egin dute, eta urtarrilaren 7an Bilboko kaleak betetzera animatu dituzte herritarrak.
[flickr_ser id=”72177720304858125″]