320.000 bisitari baino gehiago izan zituen Aquariumak 2022an
Donostiako Aquariumak 320.000 bisitari baino gehiago izan zituen 2022an. Aquariumak jakinarazi duenez, bisitarien %15,72 gipuzkoarrak, %8,38 bizkaitarrak, %3,43 arabarrak eta %7,53 Nafarroatik etorritakoak izan dira. Estatuko bisitariak aztertuz, beste urte batez Madrilekoak izango lirateke Aquariuma gehien bisitatu dutenak (bisitari guztien %2,87) eta ondoren Bartzelonako probintziatik etorritakoak (%1,14).
Atzerritarrei dagokionez, 159.380 (%48,13) turistek bisitatu zuten Aquariuma, hauen portzentaiak 2017 eta 2018 urteekin alderatuz gorakada bat izanez. Lehengo postuan, 86.563 bisitariekin, frantsesak kokatu dira (bisitari osoen ia %27). Ondoren, AEB 8.737 bisitariekin (%2,64), Erresuma Batua 6.050 bisitariekin (%1,83), Alemania 5.111 (%1,54), Italia 4.233 (%1,28) eta Errusia 1.403 (%0,42). “Azpimarratzekoa izan da pasa den urtean Italia eta Estatu Batuetatik etorritako turisten kopuruaren gorakada”, nabarmendu du Aquariumak.
Beste urte batez, bisitari gehien jaso dituen hilabeteak uztaila eta abuztua izan dira. Uztailean 42.778 bisitari jaso zituen, eta abuztuan 56.747.
Donostiako Aquariuma da Gipuzkoako museorik bisitatuena, eta Euskal Herriko bigarren museorik bisitatuena, Guggenheim Museoaren ondoren. 30.000 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte Museoko Dibulgazio Sailak diseinatutako hezkuntza-eskaintzan.