Arrakasta izan du Urumean zehar itsasontziz bidaiatzeko egitasmoak
Donostiako Gabonetako hiriburutzaren harira, Urumean zehar itsasontziz paseatzea ari da izaten Gabonetako jarduera erakargarrienetako bat. Mundaizeko ontziralekutik Zurriolako zubiraino, donostiarrek eta bisitariek 25 minutuko ibilbideaz gozatzeko aukera dute egunotan. Donostiako Sustapenak jakinarazi duenez, “interes handia” piztu zuen egitasmoak, eta, berehala agortu ziren sarrerak.