Elene Lete, 2025era arte txuri-urdin
Elene Lete Para atezainak (Zumarraga, Gipuzkoa, 2002) kontratua berritu du Realarekin, eta kamiseta txuri-urdina janzten jarraituko du, gutxienez, 2024-2025eko denboraldira arte. Letek “funtsezko pieza izaten jarraituko du talde txuri-urdinaren orainaldian eta etorkizunean”, klubak nabarmendu duenez.
Forma onean dabil Zumarragako atezain gaztea, ligan gol gutxien jasotzen dituen atezainaren Zamora saria jaso baitu, partida bakoitzeko 0,6 gol jasota, batez beste. Lete pozik agertu da kontratua berritu izanarekin, eta esan du “pauso handi bat” dela berarentzat. Hedabide honek atezaina elkarrizketatu zuen maiatzean.
🗣 @elenelete12_ : "Pauso haundi bat da"#Lete25 | #aurrerareala pic.twitter.com/R3sv2btjXs
— Real Sociedad Femenino (@RealSociedadFEM) January 2, 2023