Gabonak in Hell metal jaialdia egingo dute urtarrilaren 14an
Dünedain taldea. Gabonak in Hell metal jaialdiaren IX. edizioa egingo dute urtarrilaren 14an, Larratxo kultur etxean. Aurtengo kartela honako taldeek osatzen dute: Dünedain, Mandragora Negra, Hyronika eta Wurdalak.
Kontzertuak 20:00etan hasiko dira, eta sarrerak salgai daude dagoeneko Donostiakultura.eus webgunean.


