Haurrentzako hainbat jarduera antolatu ditu Tabakalerak oporraldi honetarako
(Argazkia: Tabakalera) Gabonetako oporraldia esperimentazio eta gogoetaz betetzeko asmoz, hainbat jarduera antolatu ditu haurrentzat Tabakalerak. Musika, teknologia, ehungintza, eskulanak eta pentsamendua lantzeko mota guztietako ariketak egin ahal izango dituzte 8 eta 12 urte bitarteko umeek Medialaben.
Bihar, asteartea, 10:30ean Twist! izeneko plastika tailerra egin ahal izango da. Jarraian, 12:00etan, Gorputz-adarrekin plastika tailerra antolatu dute. Asteazkenean, musika saioak egingo dituzte. Urtarrilaren 4an, 10:30ean, turutaz gozatzeko aukera egongo da, eta 12:00etan, flautaz. Ostegunean, urtarrilaren 5ean, plastika saioak itzuliko dira. 10:30ean, Borobiletan dantzan plastika saioa egingo dute, eta 12:00etan, Twist! jarduera egingo dute berriz.


