Rocka eta soula izango dira Añorgan urtarrilean
Añorga Kultur eta Kirol Elkarteak (AKKE) urteko lehenengo kontzertuak iragarri ditu, eta indartsu hasiko dute urtarrila. Hain zuzen ere, rock musika izango dute hilaren 14an, eta soul musika 28an; biak Antxon Aiestaran Kultur Etxean.
Hilaren 14an, Dena eta Etxekalte rock talde bizkaitarrek eta Viafara gipuzkoarrek joko dute, 19:00etan. 28an, aldiz, Arima Soul donostiarrek joko dute, 19:30ean. Bi emanaldietarako sarrerak hemen erosi daitezke, 8 euroan (6 euroan AKKE bazkideentzat). Egunean bertan kultur etxean erosita, 10 euroko prezioa izango dute sarrerek.