Erdialde erretiratuen etxea birgaitzeko lehen urratsa egin du udalak
Donostiako Udalak gaur onartu du Erdialde zaharren etxea birgaitzeko proiektua idazteko kontratua. David Sanchezek eta Javier Buenok osaturiko aldi baterako enpresa elkarteari adjudikatu diote 63.706 euroren truke.
Hamalau asteko epea zehaztu dute, eta adjudikaziodunek zirriborro bat aurkeztu beharko dute kontratua sinatu eta bi hilabetera. Aldiz, behin betiko proiektu zirriborroa onartzean sei asteko epea izango dute aurkezteko.
Proiektuaren helburua da erretiratuen etxeak dituen oztopo arkitektonikoak kentzea eta irisgarritasuna bermatzea.