90 kazetarik baino gehiagok babesa adierazi diote Mikel Irastorza donostiarrari

Mikel Irastorza Intxaurrondoko preso ohia ostegunean (hilak 5) epaituko dute, Parisko Auzitegi Korrekzionalean. Gaizkile taldeko kidea izatea leporatuta epaituko dute.
Azkainen (Lapurdi) bizi da Irastorza, eta kazetari lanetan ibili da azken urteotan, hainbat hedabidetan. Horregatik, Euskal Herriko 90 kazetarik baino gehiagok babesa adierazi diote donostiarrari. Zera eskatu dute kazetariek: “Euskal Herriko bake prozesuaren testuinguruan, bere kazetaritza lana betetzen gure artean izan dadila”.
Bestalde, elkarretaratzeak egingo dituzte epaiketaren egunean Intxaurrondon zein Azkainen, 19:00etan. Intxaurrondokoa Pablo Sorozabal biribilgunean izango da (Talai tabernaren biribilgunean), Konponbidea eta bakea. Erasorik ez! lelopean. Azkainekoa, aldiz, herriko plazan izango da, Epaiketarik ez, Mikel gurekin! Konponbidea orain! lelopean.
Azkainen atxilotu zuten, 2016an, Xabier Arinekin eta Denise Elizagoienekin batera. Arin eta Elizagoiene, aldiz, kontrolpean aske utzi zituzten, eta auzitik kanpo geratu dira. Irastorzak ere epaitegiaren kontrolpean pasatu ditu azken bost urteak. Espainiako Barne Ministerioak ETAko kidetzat aurkeztu zuen donostiarra, atxilotu zutenean. Irastorzari ETAren logistikan aritzea egotzi zion, baina 2017. urtean aske utzi zuten, eskumuturreko elektronikoarekin.
Jarraian, Irastorzari babesa adierazi dioten kazetariak:
- Asier Aiestaran Irureragoiena, Naiz/Gara.
- Jose-Luis Aizpurua, Euskal Irratiak.
- Iñaki Altuna, Gara/Naiz.
- Julen Aperribai, Berria.
- Lander Arbelaitz, Argia.
- Maite Arregi, Berria.
- Ihintza Arrieta, Euskal Irratiak.
- Marian Beitialarrangoitia Lizarralde, Euskadi Irratia.
- Patxi Beltzaiz, Mediabask.
- Jenofa Berhocoirigoin, Argia.
- Maite Bidarte, Naiz Irratia.
- Iurre Bidegain, EITB.
- Anne Marie Bordes.
- Allande Boutin.
- Imanol Carrillo Zudaire, Gara/Naiz.
- Oihana Daguerre, Mediabask.
- Martxelo Diaz Aristizabal, Naiz/Gara.
- Bob Edme, Mediabask.
- Estitxu Eizagirre, Argia.
- Oihana Elduaien, Berria.
- Idoia Eraso, Gara/Naiz.
- Amaia Ereñaga Azkarate, Naiz/Gara.
- Aitor Errazkin Basurko, Antxeta Irratia.
- Irati Esparza—Guimon, Mediabask.
- Joanes Etxebarria, Berria.
- Iban Etxezaharreta, France Bleu.
- Guillaume Fauveau, Mediabask.
- Marga Forestier, Euskal Irratiak.
- Eider Goenaga, Berria.
- Nerea Goti Valle, Naiz/Gara.
- Patrick Graciet, Mediabask.
- Gotzon Hermosilla, Berria.
- Maider Iantzi Goienetxe, Gara/Naiz.
- Andrea Ibarra, Mediabask.
- Olatz Idoate, Euskal Irratiak.
- Aritz Intxusta Pagola, Naiz/Gara.
- Arritxu Iribar Egaña, Euskadi Irratia.
- Iñaki Iriondo Telleria, Naiz/Gara.
- Andde Irosbehere, France 3 Euskal Herri.
- Xabier Izaga, Naiz/Gara.
- Mikel Jauregi Artola, Gara/Naiz.
- Claire Jomier, Mediabask.
- Iker Lagrenade, Mediabask.
- Ximun Larre, Mediabask.
- Edu Lartzanguren, Berria.
- Oihana Larzabal, France Bleu.
- Mattin Lerissa, Euskal Irratiak.
- Xabier Letona, Argia.
- Andoni Lizeaga, EITB.
- Ainize Madariaga, Berria.
- Pantxika Maitia, Kanaldude.
- Alberto Matxain Beraza, Naiz/Gara.
- Beatrice Molle-Haran, Mediabask.
- Mariasun Monzon Martinez de Arenaza, Naiz/Gara.
- Amagoia Mujika, Berria.
- Fermin Munarriz Olloki, Naiz/Gara.
- Ainhoa Oiartzabal, Berria.
- Jon Olano, Berria.
- Nerea Olaso, EITB.
- Jon Ordoñez, Berria.
- Jon Ormazabal Galarza, Naiz/Gara.
- Ion Orzaiz, Berria.
- Larraitz Otazo, Naiz/Gara.
- Menane Oxandabaratz, Herria.
- Ruben Pascual, Naiz/Gara.
- Iñaki Petxarroman, Berria.
- Ainara Rodriguez Zalakain, Naiz/Gara.
- Willy Roux, Mediabask.
- Miren Saenz Elizondo, Naiz/Gara.
- Joseba Salbador Goikoetxea, Naiz/Gara.
- Ramon Santxez Zabaleta, Euskadi Irratia.
- Ramon Sola Ayesa, Naiz/Gara.
- Iñaki Soto, Naiz.
- Igor Susaeta, Berria.
- Goizeder Taberna, Mediabask.
- Ion Telleria, Naiz Irratia.
- Félix Thommen, Mediabask.
- Jon Torner Zabala, Argia.
- Iker Tubia, Berria.
- Maddi Txintxurreta, Naiz/Gara.
- Maddi Ane Txoperena, Berria.
- Maite Ubiria, Gara/Naiz.
- Joxe Juan Ugalde Ordoki, Euskadi Irratia.
- Amaia Ugarte Rodriguez, Naiz/Gara.
- Itziar Ugarte, Berria.
- Ane Urkiri Ansola, Naiz/Gara.
- Urtzi Urkizu, Berria.
- Ximun Uthurralt, Euskal Irratiak.
- Daniel Velez.
- Bixente Vrignon, France Bleu Pays Basque.
- Aitor Zabaleta, EITB.
- Beñat Zaldua, Naiz/Gara.
- Aitziber Zapirain Etxaniz, Antxeta.