Benito Lertxundiren emanaldirako sarrerak agortu dira
Ostiralean, hilaren 6an, Benito Lertxundi musikaria zuzenean ariko da Kursaaleko areto nagusian, 19:00etan. Ospakizun gauean bere azken laneko abestiak, bere errepertorioko klasikoak eta argitaratu gabeko zenbait doinu kantatuko ditu. Sarrera guztiak agortuta daude.
Azken lanaren aurkezpen bira pandemiagatik eten ondoren, berriz ere zuzenekoetara itzuli da. Kursaaleko emanaldian lagun izango ditu Juantxo Zeberio (pianoa), Angel Unzu (gitarra eta bouzukia), Ander Zulaika (bateria), Amaiur Cajaraville (baxua), Gurutz Bikuña (gitarra akustikoa eta elektrikoa), Nika Bitchiashvili (biolina), Pello Ramirez (biolontxeloa eta akordeoia), Intza Unanue (koruak) eta Olatz Zugasti (koruak, harpa eta teklatua).