Easo kaleko balkoi bat erori da
Asteazken arratsaldean, 16:45ak aldera, Easko kaleko 31. zenbakiko bigarren solairuko balkoiaren zati bat erori egin da, zehazki, Easo eta San Bartolome kaleek izkina egiten duten tokian gertatu da ezbeharra, udalak azaldu duenez. Une horretan ez zen inor azpitik pasatzen ari, eta ez da zauriturik egon.
Hareharrizko balkoia da, eta 30 bat zentimetroko zati bat erori da. Suhiltzaileak, Udaltzaingoa eta Mugikortasun agenteak joan dira erorketa gertatu den lekura, eta Easo eta San Bartolome kaleen arteko espaloia itxi dute. Udalak gaineratu du horrela jarraituko du erori den zatia bertatik kendu eta gelditzen dena eroriko ez dela ziurtatu arte. Halaber, lehenengo solairuko balkoia prebentzioz bota egin dute suhiltzaileek, goiko zatia erori denean lehenengo solairukoa kolpatu baitu, eta erortzeko arriskuan utzi du.