Musika, zinema eta tailerrak Kontenedora kultur espazioan
(Argazkia: Xalba Ramirez) Amara Berriko Antso Jakitunaren hiribideko Kontenedora kultur espazio jaioberriak urtarrileko egitaraua aurkeztu du. Hainbat jarduera egingo dituzte, eta azaldu dute, izena eman behar dela kontenedora@gmail.com edo 634 40 55 29 telefono zenbakian. Bihar, osteguna, egingo dute lehen ekitaldia. reggae musikak hartuko du espazioa, Bassque Reggae Kultur DJ setarekin, 17:00etan. Hurrengo astean, hilaren 11n: Zinekluba antolatu dute, eta Alive Inside: A Story of Music & Memory filma (Michael Rossato-Bennett, 2013) proiektatuko dute, 18:00etan. Sarrera 4 euroan eskuratu ahal izango da, han bertan.
Hilaren 14an musika elektro-akustikoa jarriko dute, 18:30ean hasiko den inprobisazio saio batean. Hialren 16an bi solasaldi egingo dituzte. Bata, 18:00etan, Distopia Mutanteren eskutik: The Beatles la hipérbole musical jamás contada. Eta 20:00etan, Los grandes paradigmas perceptivos, Joan Raezekin.
Egitarau osoa Kontenedoraren Instagram kontuan ikus daiteke.


