Algaraklown elkartekoak materiala saltzen ari dira, "ospitalera egunero joan ahal izateko"
Algaraklown elkarteko pailazoak Artzain Onaren ondoan daude, artisau azokaren sarreran, askotariko materiala saltzen: egutegiak, kamisetak, katiluak, pailazo sudurrak, eta abar. Donostia Ospitalean dauden haurrei irribarre bat ateratzeko lanean daramate hamar urte, eta horretan jarraitu nahi dutela azaldu dute: “Orain boluntarioak gara eta ahal dugunean joaten gara ospitalera, baina egunero joan nahi dugu, eta horregatik ari gara materiala saltzen”.
Hain zuzen ere, hedabide honi bideo baten bidez azaldu diote zer egiten ari diren Errege egunaren bezpera honetan: