Txistulariek urteko lehenengo kontzertua eskainiko dute igandean

Donostiako Udaleko Txistulari Taldeak 2023ko lehenengo emanaldia eskainiko du igandean, hilaren 8an. Horren aurretik, Errege egunean, diana emango dute goizean goiz. Santa Maria basilikako koru azpian emango dute kontzertua igandero datozen hilabeteotan, 12:30ean.
“Astero-astero, euskal txistularien tradiziozko doinuei eskainiriko kontzertuak ospatuko ditu taldeak. Emanaldietan dantza, kantu, biribilketa edo obrak entzuteko aukera eskainiko dute; hiru zuloko euskal txirulak jo ditzakeen tankera guztietako musikak”, azaldu du taldeak.