Zortzi danborrada berrik desfilatuko dute lehen aldiz
San Sebastian eguna hurbiltzen ari da, eta entsegu kopurua areagotzen ari da urte berriarekin batera. Zortzi dira aurten desfilatuko duten danborrada berriak: helduen zazpi eta haur danborrada bat.
Minaren Lagunak (Amara-Loiolako Erribera–Morlans), Nordic Walking (Amara-Loiolako Erribera–Morlans), Tambores Solidarios (Amara-Loiolako Erribera–Morlans), IeTeam Lagunak (Antigua), Itxaspe (Antigua), Otsoaren Ulua (Antigua) eta Lanberri (Txomin) dira helduen danborrada berriak. Aldiz, estreinako aldiz aterako den haur danborrada Union Artesana elkartearena izango da. Helduek San Sebastian egunean desfilatuko dute, hilaren 20an. Haur danborrada berriak, berriz, bezperan, hilaren 19an, eta Parte Zaharrean.
Oraindik eguneratu ez badute ere, hiriko danborraden gida Donostia Festakek sorturiko Donostiako Danborradaren webgunean kontsultatu daiteke.