Eskolatik institutura jauzia
Herrera ikastetxeko LH6ko ikasleak gara eta, batez beste, 11-12 urte dugu. Artikulu bat prestatu dugu eskolatik institutura zein aldaketa daude jakiteko eta ikasleek hau nola bizi duten ezagutzeko. Gure helburua da eskolatik institutura joatean zer aldaketa egongo diren jakitea. Horretarako, ikasleen iritziak jaso ditugu elkarrizketa eta galdetegi bat eginez.
Zer da eskola guretzat?
Guretzat eskola auzoko eskola publikoa da. Txikia denez, ikasle eta irakasle denak ezagutzen ditugu, 199 ikasle eta 24 irakasle. Bakarrik gela bat dago maila bakoitzean horregatik gertutasun giro aparta dugu. Eskolan esperientzia onak eta txarrak izan ditugu, adibidez, gaizki portatu eta bronka botatzen digutenean, baina onak baita ere, adibidez, eskolako azken eguna ospatzen denean koltxonetekin, txokolate janarekin…
Zer espero dugu institututik?
Aldaketa handi bat da guretzat. Lehenik, institutura goaz gehiago ikastera, lagunak egitera eta helduak garenean etorkizun on bat edukitzeko prestatzera. Ikaskide berriak izango ditugu. Altza, Herrera, Larratxo eta beste herrialde batzuetako jendea etorriko da.
Bigarrenik, uste dugu irakasleak zorrotzak izango direla, guk esfortzu handiagoa egiteko eta tontakeriak ez egiteko. Bestetik, akademikoki uste dugu lan gehiago eskatuko digutela, ez Lehen Hezkuntzan bezala. Azkenik, uste dugu institutuan espazio gehiago egongo dela, jende gehiago egongo delako.
Premia bereziak dituzten ikasleak
Ikasle batek ikasteko zailtasunak baditu eta eskuhartze arruntak baino zerbait gehiago behar duenean Hezkuntza Premia Bereziak dituela esaten dugu. Gurpildun aulkietan ibiltzen direnak, mutuak, itsuak… Gure inguruan badaude honelakoak, eta beraientzat ere aldaketa hau oso garrantzitsua da.
Aurten Altzako Institutuan gela egonkorra ireki dute. Gela egonkorra Ikastetxean integratua dago, eta egokitzapenekin premia bereziak ikasleei erantzuteko sortutako gela da. Bi arrazoiengatik deitzen zaie gela hauei egonkor: batetik, bertan laguntzen diren ikasleen etengabeko erreferentzia direlako; bestetik, ikaslearen beharren arabera baliabide egonkorrak dituztelako.
Inkesta eta ondorioak:
Gai honen inguruan gure gelakideek zer pentsatzen duten jakiteko galdetegi bat egin eta beraien iritziak jaso ditugu. Urte asko eskolan pasatu ondoren gehien baloratu dutena lagunak izan dira. Honez gain, aipatu dute gehien gustatu zaien ikasgaia gorputz hezkuntza izan dela, eta ondoren, matematika eta plastika. Jaialdien inguruan ere galdetu diegu eta eta ikasturte bukaerako jaialdia da hoberena iruditzen zaiena.
Datorren urteari begira, ikasle gehienei poza ematen die DBHra joateak, baina beste batzuei tristura ematen die. Orokorrean, guri iruditzen zaigu bigarren hezkuntzara joatea pauso haundi bat izango dela, ilusioz hartzen duguna, baina aldi berean, urduritasuna sentiarazten digu. Gainera, Herrera ikastetxean pasa dugu gure bizitzaren zati handi bat, eta hori atzean uzteak pena pixka bat ematen digu.