Pasealeku Berria, Zurriolako espigoia eta Haizearen Orrazia itxita daude abisu horiagatik
Asteburuan bezala, eguraldi zakarra dago gaur ere, eta Euskalmetek abisu horia ezarri du itsasaldeko arriskuagatik. 4,5 eta 5 metro arteko olatuak espero dira, eta hori dela eta, Pasealeku Berria, Zurriolako espigoia eta Haizearen Orrazia itxita daude.
Arratsaldean jaisten joango da, egunaren amaieran 3,5 eta 4 metroren inguruan kokatu arte. Itxita dauden lekuak bihar zabaltzea aurreikusten da.