Pentsiodunen borrokaren 5. urteurrena ospatuko dute hilaren 16an
Gabonetako oporrak pasata, Gipuzkoako Pentsiodunak taldeak mobilizazioak berreskuratu ditu. Gaur goizean, 5 urteko borroka ospatzeko hilaren 16rako antolatu duten festaren xehetasunak eman dituzte. “Borrokak emaitzak ematen ditu, eta adibide gisa har daiteke pentsioen 2023ko % 8,5eko igoera. Bide onean goazela uste dugu, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa lortzeko”, azaldu dute.
Hain zuzen ere, urtarrilaren 16an, txistorra eta sagardoa dastatzeko festa txiki bat egingo dute Bulebarrean, 12:00etan. Oidutz dultzainero taldeak alaituko du festa. Horrekin batera, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak argitaratu duen aldizkaria eskuratzeko aukera egongo da.