Sukaldariak behar ditu Kaleko Afari Solidarioak taldeak
Kaleko Afari Solidarioak taldeko kideek bi urte baino gehiago daramatzate Donostian kale egoeran edo egoera zaurgarrian dauden herritarrei egunero-egunero afari bero bat ematen, eta sukaldari gehiago behar dituzte euren lanarekin jarraitzeko, sare sozialetan zabaldu dutenez.
Izan ere, egitasmoa Parte Zaharrean hasi bazen ere, gaur egun Parte Zaharrean, Egian eta Amara Berrin banatzen dituzte afariak, eta 150 afari banatzen dituzte egunero, batez beste. Taldeko kide guztiak boluntarioak dira eta batzuek kozinatu egiten dute, beste batzuek afariak banatzen dituzte, eta abar. Horrela, afariak kozinatzeko prest dagoen edonor taldearekin harremanetan jarri daiteke, kalekoafarisolidarioak@gmail.com helbidera edo Instagrameko @kalekoafarisolidarioak kontura idatzita.