493.000 euro inbertituko dituzte Andoain kaleko hormako lanetan
Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak onartu egin du Aieteko Andoain kaleko hormaren proiektura 493.269 euro bideratzea. Zehazki, hondakinen kudeaketari, segurtasunari eta osasunari buruzko atalen zuzenketa jasotzen duen proiektua da onartu dutena. Hormaren konponketaren proiektuaren eguneratzea da, eta Landabe ingeniaritza enpresak idatzi du. Eneko Goia alkateak azaldu du “datorren astean edo hamabost egun barru” aterako dutela proiektua lehiaketa publikora, “lanak egin ahal izateko”.