Zinema eskaintza zabala prestatu du Donostia Kulturak urtarrilerako
Urtarriletik abendura bitartean Nosferatu zikloa egingo da Tabakalerako zinema aretoan. Donostia Kulturak, Donostia Zinemaldiak, Euskadiko Filmategiak, Elias Querejeta Zine Eskolak eta Tabakalerak antolatuta, Frantziako polarrari (zinema beltzarri) eskainitako film sorta proiektatuko dute.
Louis Feuilladek zuzendutako Fantômas: À l’ombre de la guillotine (1913) lanak eta Dimitri Kirsanofferen Ménilmontant (1926) kultuzko film ertainak abiatuko dute Nosferatu zikloa urtarrilaren 18an, eta La Chienne (Jean Renoir, 1931) emango dute hilaren 25ean.
Donostiako kultur etxeetan ere, zinema eskaintza zabala egongo da: Egia K.E.-n, urtarrilaren 11n The Angel’s Share (Ken Loach, 2012) emango dute; Aiete K.E.-n, urtarrilaren 13an Marty (Delbert Mann, 1955); Okendo K.E.-n, urtarrilaren 13an Neuba (Johannes Maria Schmiy, 2020); Tomasene K.E.-n, urtarrilaren 23an Toc Toc (Vicente Villanueva, 2017); Imanol Larzabal (Lugaritz) K.E.-n, urtarrilaren 24an The Sting (George Roy Hill, 1973) eta Okendo K.E.-n, urtarrilaren 27an De Nos Frères Blessés (Hélicer Cistene, 2020).
Horrez gain, 15. BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinema jaialdiko lan onenak erakustea helburu duen zirkuitu ibiltariak geldialdia izango du Donostian. Hiru hitzordu antolatu ditu Mendi Tourrak, Antzoki Zaharrean. Urtarrilean bakarra egingo dute, hilaren 31n.
Gainera, haurrei zuzendutako hainbat film eskainiko dituzte. Hilaren 14an, Pokemon: Pikachu detektibea (Rob Letterman, 2019) ikusi ahalko dute etxeko txikienek, Aiete K.E.-n, eta hilaren 28an, aldiz, Padre no hay más que uno 2: La llegada de la suegra (Santiago Segura, 2020) komedia.
Esteka honetan ikus dezakezue urtarrileko eskaintza osoa.