300 sinadura, Realaren partiden aurretik zaleek sortzen duten zikinkeriaren aurka
Futbol partiden aurretik, Armeria plazan izandako istiluek “bere horretan jarraitzen dute” bizilagunen arabera: “bengalak, suziriak, baita inoiz su artifizialak ere”. Arazo hauei irtenbidea emateko, abenduaren 17an sinadura bilketa egin zuen bizilagun elkarteak, 300dik gora bildu zituzten.
“Realaren ustezko jarraitzaileek” sortzen duten zikinkeria ikusita, bizilagunak oso kezkatuta daude, eta hainbat bilera izan dituzte Ertzaintzarekin eta Donostiako Udalarekin, eta hala eskatu diote Realari ere. Bilerok “fruiturik eman ez dutela” argudiatuta, erabaki dute sinadura bilketa hastea: “Udalaren eta Realaren utzikeriaren eta interes faltaren aurrean, gure protesta sendoago eta indartsuago egiteko”.