Jon Magunazelaiak 2026ra arte berritu du Realarekin
Realak iragarri du Jon Magunazelaia erdilariaren (Eibar, Gipuzkoa, 2001) kontratua berritu duela, 2026. urtera arte. Eibartarra kadete mailan iritsi zen klub txuri-urdinera, eta lehenengo taldearekin debuta egin du dagoeneko. Zehazki, bost partidatan izan ditu minutuak.
Magunazelaia Reala B-n jokatzen du normalean, eta bere denboraldirik onena egiten ari da, barneko jokalari gisa. Hain zuzen ere, sei gol egin ditu eta hiru asistentzia eman ditu, hamabost partidatan. Bigarren taldeko entrenatzailea Xabi Alonso zenean, Magunazelaiak aurrelari gisa jokatu zuen hainbatetan, baina barneko jokalari gisa jokatzen ari da orain. Alguacilen aginduetara, aldiz, aurrelari, hegaleko jokalari eta bigarren aurrelari gisa jokatu du.