Aquariumak eta Tenis Klubak hitzarmena sinatu dute itsasoa zaintzeko jarduerak egiteko
Esther Irigaray Aquariumeko zuzendariak eta Patricia Rodriguez Donostiako Tenis Klubeko kudeatzaileak lankidetza hitzarmena sinatu dute. Honen bidez, konpromisoak indartu dituzte, Donostiako kostaldea zaintzen laguntzen duten jarduerak egitea adostuz.
Hitzarmen honi esker, bestalde, Tenisk Klubeko bazkideek Aquarium Donostiarra sarrera orokorraren prezioan %10 eko deskontua izango dute 2023ko abenduaren 31ra arte. Bazkide bakoitzak bi sarrera izateko aukera izango du deskontuarekin.