Hautatu dituzte danborrada balkoietatik ikusi ahalko duten 68 herritarrak
San Sebastian Egunean Plaza Berriako eta Alderdi Ederreko balkoietatik hiriko jaiaren mugarriak ikustera joateko zozketa egin zen atzo. 68 herritarrek izango dute jaien bista paregabeaz gozatzeko aukera.
Osoko Bilkuren aretoan eskola umeak izan ziren protagonista, eta ekitaldian Eneko Goia alkatea eta Jon Insausti Kultura zinegotzia izan ziren. Haurrek atera zituzten zortedunak hautatzeko bolak eta haiek aukeratu dute, Plaza Berriako udaletxe zaharretik nork ikusiko duen banderaren igoera, zein jaitsiera. 25 hautatu dituzte baterako zein besterako, eta bikotekide bat eramateko aukera izango du bakoitzak. Haurren danborrada udaletxetik ikusteko 18 lagun hautatu dituzte.
1.724 eskaera aurkeztu ziren banderaren igoerarako eta Haur Danborradarako 333 izan ziren.