Ur Kirolakek bere danborrada berreskuratuko du
San Sebastian eguna hasi orduko, asko dira danbor eta upel hotsak astintzen dituzten danborradak. Horietako asko hiriaren egitarau ofizialaren parte dira. Aldiz, badira beste batzuk bereziak eta bereizgarriak. Horietako bat da Ur Kirola itsas kirol elkartearen danborrada. Loiolan, Urumea ibaiaren alboan, duten egoitzan jotzen dute San Sebastian eguna hasi orduko.
Pandemiarengatik, azken bi urtetan ezin izan dute elkartu jotzeko. Aurten, ordea, bai. Eta ez dute berehalakoan ahaztuko, klubaren mendeurrenaren ospakizunekin bat egingo duelako. Urtarrilaren 19an egin ohi duten afarirako deialdia luzatu diete bazkide eta lagunei. Izena emateko urkirolak@urkirolak.com posta elektronikora idatzi behar da.