Urrezko Danborra eta Hiritar Merezimenduaren Dominak berretsi dituzte
Gaur goizean ezohiko osoko bilkura egin dute Donostiako Udaletxean, eta udalbatzak 2023ko Urrezko Danborra eta Hiritar Merezimenduaren Dominak berretsi ditu. Hain zuzen ere, Donostiako Udaleko Bozeramaileen Batzordearen proposamenak dira onarturikoak.
Horiek horrela, Urrezko Danborra Javier Garcia Cogorrok jasoko du hilaren 20an. Aldiz, Hiritar Merezimenduaren Dominak emango dizkiete Agifes elkarteari, Easo Abesbatzari, Lola Horcajori, Maite Sabadelli eta Gurutz Linazasorori, hilaren 19an.
Udal talde guztiek bat egin dute sarituen merituak eta ibilbidea goraipatzerakoan, eta hiriari egindako ekarpen eta lana nabarmendu dituzte.