Gaixorik dauden umeen aldeko lana bistaratzeko aukera baliatuko dute
Tambores Solidarios izeneko elkartearen danborrada ere lehenengoz aterako da, 70 laguneko talde sendoarekin. Helduez gain, adingabeek ere hartuko dute parte, izan ere, gaixorik dauden haurren ongizatea bermatzeaz arduratzen dira, Donostia Ospitalearekin proiektuak partekatuz. Amaratik zehar ibiliko dira, 16:00etatik 19:00etara.