Bi urteko etenaldiaren ostean, Antiguako ezagunen topaketa berreskuratu dute
Antiguako Patxatxa taldekoek Antiguako ezagunen topaketen egitasmoa berreskuratu dute, pandemiaren urteetan antolatu ezinik egon ostean. Goiztiarrenak 12:00etan elkartu dira Matia kaleko 30. zenbakian, hain zuzen ere, garai batean beraien belaunaldiarentzako horren ikonikoa zen La Patxatxa litxarreria denda zegoen tokian.
Matia kaletik ibili dira zerbait hartzen, eta auzotik Donostiara bi kilometro daudela dioen monolitoan egin dute argazkia. Ondoren, 30 bat lagun elkartu dira Bentaberriko kiroldegian, giro ederrean bazkaltzeko. Egitasmoaren antolatzaile Angel Getek azaldu duenez, topaketara Antiguan bizi diren batzuk joan dira, baina baita Irunen, Gasteizen eta Logroñon bizi diren batzuk ere, besteak beste.