Union Artesanako haurrak prest daude danborradarako
Parte Zaharreko Union Artesana elkarteko haur danborrada aurkeztu dute gaur, hilaren 14an, elkartean bertan. Elkarteak 150 bete zituen 2020an, baina pandemia dela eta, atzeratu egin behar izan zuten urteurrenaren ospakizuna. Hain zuzen ere, San Sebastian egunean borobilduko dute urteurren hori, haur danborrada propioa sortu baitute horren harira, egun horretan hiriko kaleetatik desfilatzeko.
120 haurrek hartuko dute parte danborradan (170ek eman zuten izena), eta Aspace elkarteko beste lau haurrek ere beraiekin desfilatuko dute, gonbidatu gisa. 6 eta 14 urte bitarteko haurrak dira Union Artesanaren haur danborradako kideak.