Frantziako zinema beltzaren 30 bat film proiektatuko dira Nosferatun
Nosferatu ziklo berria hasiko da asteazkenean, urtarrilaren 18an, Tabakaleran. Oraingoan Frantziako zinema beltzari eskainiko diote programa –polar ere esaten diote zinema mota honi–. Zikloa 2023ko urtarrila eta abendua bitartean izango da. Hamabi hilabete horietan, Frantziako zinema beltzaren historiako hogeita hamar bat film proiektatuko dira. Lehenengo emanaldian Louis Feuilladek Krimenaren Enperadoreari eskaini zizkion bost filmetatik lehenengoa ikusi ahal izango da, Fantômas: À l’ombre de la guillotine (1913), baita Ménilmontant (1926) kultuko film ertaina ere, Dimitri Kirsanoffek zuzendua.
Lehenengo hiruhilekoaren programazioa:
Urtarrilak 18
Fantômas: À l’ombre de la guillotine (1913)
Ménilmontant (1926)
Urtarrilak 25
La Chienne(1931)
otsailak 1
La Tête d’un homme (1933)
Otsailak 8
Le Dernier Tournant (1939)
Otsailak 15
Le Corbeau(1943)
Otsailak 22
La Môme vert de gris(1953)
Martxoak 1
Touchez pas au grisbi (1954)
Martxoak 8
Maigret tend un piège (1958)
Martxoak 15
Des femmes disparaissent (1959)
Martxoak 22
Les Yeux cernés (1964)