Olatu Txuria plataformak elkarretaratzea egingo du asteazkenean Ondarretako osasun etxean
Protesta bat Ondarretako anbulatorioan. (Argazkia: LAB sindikatua) Olatu Txuria herri plataformak elkarretaratze berri bat egingo du, “kalitatezko osasun publikoaren alde” eta “murrizketen aurka”. Hitzordua Ondarretako osasun etxearen aurrean izango da, asteazken honetan, 19:00etan. Herritarrei bertaratzeko deia egin diete antolatzaileek.
— OLATU TXURIA (@OlatuTxuria) January 13, 2023


