San Sebastian eguna hotza eta euritsua izango da
Hiru egun geratzen dira San Sebastian bezpera iristeko, eta eguraldi iragarpenaren arabera, hotza eta euria egingo du ostegun gauean eta ostiralean. Euri zaparradak espero dira, eta 4 eta 11 gradu arteko tenperatura iragarri dute. Kalez kale danborra edo upela joz aterako diren ehunka festazaleak ondo prestatu beharko dira egun handirako, eta baita jai giroarekin bat egingo duten milaka herritar ere.