Killwolf taldeak 'La Hora del Miedo' estreinako diskoa argitaratuko du hilabete bukaeran
Larratxoko kultur etxean urtero egin ohi den Heavy Jaia ezaguna da. Aurten, otsailaren bukaeran egingo dute. Hilabete lehenago, berriz, Donostiako Killwolf heavy metal taldeak La Hora del Miedo aurreneko diskoa argitaratuko du. Hilaren 28an aurkeztuko dute Herrera Kirol Elkartearen egoitzan. Aldiz, otsailaren 10ean egingo dute zuzeneko aurkezpena Doka antzokian.
Heavy Jaiarekin lotura du Killwolf bandak, antolatzaileetako bat delako Jesus Navarro abeslaria. Gainerako kideak dira David gitarrista, Joseito baxu jotzailea eta Urtizar Ig bateria. Laukote honek grabatu du diskoa Haroko Rock Lab estudioan Dan Diez musikari eta teknikariarekin. Duela gutxi, boskotea osatu dute Angel bigarren gitarristarekin.
Lanaren azala Juan Ramon Felipe argazkilari eta diseinatzaileak egin du.