Bertsolari gazteak Dokan ariko dira
X. Mikel Laboa bertso sariketa egingo dute urtarrilaren 29an, Antiguako jaien egitarauaren barruan.
Sei bertsolari igoko dira oholtzara: Irati Alcantarilla (Urruña), Haizea Arana (Eskoriatza), Irantzu Idoate (Hazparne), Andoni Rekondo (Hernani), Josu Txoperena (Lesaka) eta Ekhiñe Zapiain (Bera). Gai jartzaile lanetan Unai Elizasu ariko da.
Egin beharreko ariketak honako hauek izango dira: 8 handian hiruna bertso, 8 txikian, hiruna bertso, 10 txikian, hiruna bertso, bi punturi erantzun eta hitzari bertso bat. Saioaren lehen zatiaren ostean, puntuazio onena lortu zuten bi bertsolariak buruz buru arituko dira.
Mikel Laboa auzotarraren izena zabaldu zein omentzeko, eta, bide batez, bertsolari gazteei aukera eta plaza bat gehiago eskaintzeko sortu zuten sariketa. Urte hauetan guztietan bertsolari gazte pila bat pasatu dira, hamaika herritakoak, eta hamaika bertso eder utzi dituzte.