Elektrodanborrada egingo dute La Kontenedora espazioan
Benghoven donostiarrak ezustekoa eman zuen iazko San Sebastian bezperan. Hain zuzen ere, danborradek jo ohi dituzten martxen errepertorioa argitaratu zuen, baina 8 bitetan. Haren Bandcamp atarian argitaratu zuen osorik Hyrulear Danborrada izenpean. Oraindik ere entzun daiteke.
Aurten, berriz, zuzenera eramango du Amara Berriko La Kontenedora espazioan. Ostiralean izango da, hilaren 20an, San Sebastian egunean. Distopia Mutanterekin batera DJ saio bat egingo dute 18:00etatik aurrera.