Emakumezkoen Anastasio danborrada omendu dute
25 urte bete ditu Anastasio danborradako emakumeen konpainiak. Hori dela eta, Erdialdeko helduen danborradek oroigarri bat eman zioten atzo arratsaldean. Anastasio danborrada ez da mistoa, gizonez eta emakumez bakarrik osaturiko konpainia bana duelako. Urteurrenaren harira, EITBk egindako erreportajea hemen ikus dezakezue.
25 urte bete dituzten beste bi danborrada ere badaude: Lagun Artea eta Jatorra. Hain zuzen ere, Erdialdeko danborradek Lagun Arteako danbor nagusi izan zenari, Alvaro Urrengoetxeari, omenaldia egingo diote San Sebastian egunean. Haren alargunak jasoko du oroigarria.