Haizearen Orrazia eta Pasealeku Berria itxita, alerta laranja dela eta
Haizeak eta olatuek gogor jotzen jarraituko dute, eta Donostiako Udaleko Babes Zibilak jakinarazi du alerta laranja indarrean egongo dela ostegunera arte, hilaren 19ra arte. Horregatik, Haizearen Orrazirako eta Leizaola pasealekurako sarbideak itxita egongo dira alerta indarrean dagoen bitartean, eta Pasealeku Berria ere itxita egongo da oinezkoentzat zein ibilgailuentzat. Urgullera sartzea ere debekatuta egongo da, Orixe ikastolara joateko izan ezik.
Parkeei dagokienez, asteartean Aiete, Kristinaenea, Miramar, Serafin Baroja eta Oroimenaren Lorategia parkeak itxita egon ziren haize bolada handiengatik, baina dagoeneko irekita daude.