Igerilari bat eta bi ertzain erreskatatu dituzte suhiltzaileek Kontxako badian
Nautikoaren parean igerian ari zen pertsona batek laguntza eskatu du gaur goizean, ezin zuelako uretatik atera. Larrialdi zerbitzuak bertaratu direnean, bi ertzain sartu dira uretan igerilariaren bila joateko, eta, azkenean, hirurak erreskatatu behar izan dituzte, hipotermia zantzuekin.
Momentuz, udaleko iturriek ez dute zehaztu erreskatatuko pertsonak nola dauden. Bestalde, udala aztertzen ari da igerilariak arduragabekeriaz jokatu ote duen, hala bada, balitekeelako igerilariak erreskatearen kostuak ordaindu behar izatea. Hala dio araudiak, eta, beraz, erreskatatutako pertsonak arduragabekeriaz jokatu duela ondorioztatzen badute, aztertu beharko dute erreskatea ordaindu beharko duen edo ez. Udalak gogorarazi du alerta ezarrita dagoela, olatu handiengatik.