Antiguan badakite San Sebastian eguna behar bezala ospatzen
                    Antiguako gazte danborrada. (Argazkia: Sara Ibarguren)                Antiguako gazte danborradak hasi du goizeko danborraden txanda auzoan, giro bikainean. Horren atzetik, beste ugari etorri dira: Jakintza eta Larramendi ikastetxeetako haurren danborradak, Jakintzako gurasoen danborrada eta Xexene danborrada, besteak beste. Sekulako giroa egon da Antiguan goiz osoan zehar, eta guztiek gozatu dute danbor eta upel hotsez.
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
								
								
							
					
		        	

