Otsoaren Ulua eta Itxaspe danborradek lehenengo aldiz astindu dituzte danborrak eta upelak
Otsoaren Ulua danborrada. (Argazkia: Sara Ibarguren) San Sebastian eguna dugu gaur, donostiarrentzat oso egun berezia. Bi urteren ostean, danborradak normaltasun osoz ari dira kaleak girotzen; batzuentzat lehenengo aldia da, ordea. Antiguan, esaterako, Otsoaren Ulua eta Itxaspe danborrada berriak entzuteko aukera izan dugu eguerdian.
Hona hemen danborrada horiei egindako argazkiak:


